lunes, 20 de diciembre de 2010
lunes, 13 de diciembre de 2010
domingo, 28 de noviembre de 2010
lunes, 8 de noviembre de 2010
Proiektua ulertu, analizatu
Gure proiektuaren oinarrizko ideiak “flysch”etan ditu bere aztarnak. Hauek oso ezagunak dira Euskal Herriko kostan, konkretuki Mutrikutik Zumaiara dauden itsaslabarretan. Tolestura geologiko hauek lurra eta itsasoaren arteko lotura bermatzen dute, hutsa eta betea tartekatuz bere geometrian. Ideia horri jarraiki burutu dugu gure proiektua, lurrari perpendikularra den norabidean pasealekua eta hondartzaren lotura lortuz, baita eraikia eta eraiki gabea tartekatuz ere.
Eremua aztertzean, hondartza eta mendiaren arteko lotura ezaz jabetu ginelako otu zitzaigun proiektuaren helburu bilakatu zeneko norabidearen ideia. Helburua, lotura arin bat sortzea izan zen, bi elementu naturalen artean gizakiaren esku hartzearen ondorioz sorturiko etena deuseztatzeko. Beraz, eskuhartze gogor hori leuntzeko biderik egokiena bilatu nahian ibili ginen, eta naturara itzuliz, bide interesgarria iruditu zitzaigun, flysch-etan oinarrituriko elementu luze eta lirainak sortzea. Horrela, forma estu luzeak proposatuz, modu sutil batean hondartza eta mendiak bat egin zezaten, aisialdirako eremu ezberdinen kokapen ideala sortuz.
Irisgarritasunaren kontua dela eta, zera adostu genuen; udan, txirrindulariek, lineako autobusek, elbarrituek zein bertako langileek bakarrik izango zutela hondartza eremura heltzeko aukera, trafikoa erabat gutxituz, aparkamenduaren beharra murriztu nahian. Gainera, trafikoaren mugatzeak aisialdiko gune hauetan giro ezin hobea lortzeko bidea ematen duenez, aukera egokiena zela adostu genuen.
Neguan aldiz, jende dentsitatea askoz ere baxuagoa da eremu hauetan, interes turistiko handirik ez daukanez, eremu lasaiago bat lortzen da, autobus linea gutxiagoren beharra egongo delarik. Hondartza eremura sarrera guztiz librea izango da denentzako, bertako aparkamendua nahikoa izango delarik, garai hauetan mugituko den jende kopuruarentzako.
Bestalde, aipatu moduan, proiektuan norabide bat finkatu dugu, mendia eta hondartzaren norantzari perpendikularra. Proiektua osatzen duten elementu guztiek norabide berau jarraituko dute. Elementu natural batean oinarria duelarik, ahalik eta forma organikoena lortzen saiatu gara, proiektua bideratzeko orduan, izan ere, kokalekuak dituen ezaugarri naturalak hain dira handiak, gizakiaren esku hartzea modu leun batean gauzatu nahi izan genuela. Gure proiektua beraz, mendia eta itsasoaren artean lotura difuminatuago baten kontzeptu bezala uler dezakegu.
Honetaz gain, elementu guztiek zabalera eta altuera ezberdinak dituzte, organikotasunari loturiko ideiari jarraiki, horrela, zentzazio ezberdinak lor ditzakegularik. Ildo honekin jarraituz, argitasuna ere sartu dugu zentzazio iturri nagusi bezala. Eraikinen altueren arabera, eraikin barruan argi dentsitate ezberdinak lortzen ditugu eta horretarako beirateak zabaldu dira eraikin guztietan zehar, eraikinaren bi aldetara. Beirateen erabileren ondorioz, gainera, lortu nahi den leuntasuna ere bermatzen da.
Aipatzekoa da, elementu hauen kokapena ere sakonki pentsatua dugula, bisitarientzat erosoena den bidea aurkitzea izan dugularik helburutzat. Jantoki eta taberna guneak, hondartza gainetiko pasealekutik izango du sarrera. Elementu altuekin osaturiko eraikin, bolumenez, handiena da, jendea erakartzea izango duelarik helburu. Erakargarritasuna bultzatzeko ere, arearen gainean kokaturiko guneak sortu ditugu, marea igotzean, uraren gainean egoteko zentsazioaz gozatzeko.
Komun publikoen antolaketari dagokionez, jende guztientzat erosoena izan daiteen bidea aurkitu nahi izan dugu. Hondartza mailatik izango dute sarrera, bertako jendearentzako izango delako nagusiki, aldagelak ere proposatu ditugularik. Bestalde, pasealekuko jendeak komunaren beharra izanez gero, hondarretatik babestuta dagoen bide batez iristeko aukera ere izango du.
Ur kirolak burutzeko zerbitzuak eskaintzen dituen gune bat sortu dugu, piragua eta surf taula alokairua burutuko delarik bertan. Hondartzatik egingo da gune honetarako sarrera ere, erosoena delako erabiltzaileentzako, baita pasealekua ere garbi mantendu dadin.
Proiektu guztiak norabide bera duela jada aipatu dugun arren, azpimarratzekoa da, norabide horren izaera deskribatu berri ditugun aisialdiko gune hauen banaketetara ere transmititu nahi izan dugula. Norabide horri garrantzia emanez, eraikinen diseinu eta antolaketan sentsazio berbera sortzea garrantzizkotzat jo dugu, materialen erabilera ere ideia horren arabera burutu dugularik.
Proiektua eraiki ahal izateko, egiturari dagokionez, hormigoi armatuzko portiko sinpleetan oinarritua egongo da. Elementu bakoitzak bere egitura independientea izango du.
Beste puntu garrantzitsu bat igerileku naturalak dira. Proiektuaren funtsa jarraitzen dute hauek ere, eraikinei jarraiki proiektatu direlarik, nola ez, norabide berbera barneratuz. Bost igerileku planteatu ditugu, hondartzan kokatuak, guztiek sakonera ezberdinak izango dituzte, baita zabalera eta luzeera ezberdinak ere. Horrela, erabilera ezberdinetarako, jende mota ezberdinak jazotzeko prestatuak daude. Marea igotzean, igerileku hauek bete egingo dira, gainezka egingo dutelarik. Marea jeistean berriz, ura bertan metaturik geratuko da, marea aldaketa bakoitzean ura berriztatuko da, beti garbi mantentze ahalbidetuz. Igerilekuek, gainera, ertzetan babes elementu moduan jokatuko duten hormatxoak izango dituzte.
sábado, 23 de octubre de 2010
miércoles, 20 de octubre de 2010
sábado, 16 de octubre de 2010
urdaibai ezagutzen
Hau da urdaibairi buruz egin genuen azterketaren labuerpen txiki bat. Norbaitek beharko balu informazio gehiago beldurrik gabe eskatu dezala.
miércoles, 13 de octubre de 2010
how much does your building weigh mr. foster?
Klaseko jende askok igo du filmeari buruzko informazioa. Antzematen da interes handia sortu duela filmak arkitektura ikasleen artean.
Laister ikusgarri izango dugu filmea, hala ere klaseko batzuk donostiako zinemaldian estreinaldia ikusteko sortea eduki genuen!!
Benetan ikustekoa da, guztiei gomendatzen dizuet zinean ikustea , pantaila handian gosatu beharreko maisulana delako.
La ostia!! ez daukat beste hitzik. Oso dokumental aberatsa da, Fosterren obretaz gain askoz ere gauza gehiago erakusten duena. Norman Foster nolakoa den erakusten du, baina ez bakarrik arkitekto moduan, pertsona moduan ere. Gaur egun dena izan arte egindako lan guztia ikusi daiteke, bere bizitzako momentu askorekin.
Pelikula ikusi ondoren argi ikusten da bakoitzak bere ametsak jarraitu behar dituela, egunen baten egi bihurtu arte.
Harrigarria iruditu zitzaidan Foster jaunak erakusten zuen baikortasuna bere bizitzan gainditu behar izan zituen egoeren aurrean.
Tipo arrunt bat zen, hori da berarekin izan genuen elkarrizketan antzeman genuena. Ez zuen inolako handikotasunik erakusten, izan ere apaltasuna zen nagusi eskeini zizkigun hitz lotsatietan.
Hemen dauden Foster jaunarekin egonda gaudela erakusten duten frogak!!!
Los cuatro fantasticos!!!!
Atzetik ateratako argazkia izan arren....os juro que es el!!
Victoria Eugeniako palkoan Foster familia.
Proiekzioaren ondorengo solasketa!!
Laister ikusgarri izango dugu filmea, hala ere klaseko batzuk donostiako zinemaldian estreinaldia ikusteko sortea eduki genuen!!
Benetan ikustekoa da, guztiei gomendatzen dizuet zinean ikustea , pantaila handian gosatu beharreko maisulana delako.
La ostia!! ez daukat beste hitzik. Oso dokumental aberatsa da, Fosterren obretaz gain askoz ere gauza gehiago erakusten duena. Norman Foster nolakoa den erakusten du, baina ez bakarrik arkitekto moduan, pertsona moduan ere. Gaur egun dena izan arte egindako lan guztia ikusi daiteke, bere bizitzako momentu askorekin.
Pelikula ikusi ondoren argi ikusten da bakoitzak bere ametsak jarraitu behar dituela, egunen baten egi bihurtu arte.
Harrigarria iruditu zitzaidan Foster jaunak erakusten zuen baikortasuna bere bizitzan gainditu behar izan zituen egoeren aurrean.
Tipo arrunt bat zen, hori da berarekin izan genuen elkarrizketan antzeman genuena. Ez zuen inolako handikotasunik erakusten, izan ere apaltasuna zen nagusi eskeini zizkigun hitz lotsatietan.
Hemen dauden Foster jaunarekin egonda gaudela erakusten duten frogak!!!
Los cuatro fantasticos!!!!
Atzetik ateratako argazkia izan arren....os juro que es el!!
Victoria Eugeniako palkoan Foster familia.
Proiekzioaren ondorengo solasketa!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)