lunes, 12 de diciembre de 2011

martes, 29 de noviembre de 2011

Baionako kanpusean ordenazio proposamena: aurreentrega II

Oina
 Bigarren entrega honetako oinean gehien antzeman daitezkeen aldaketak espazio publikoan daude. Lehenik hartu dugun erabakirik nagusiena da, iparraldeko gaur eguneko plaza triangularra bere baitan ustea da. Plaza hori herriarena da eta horrela jarraitu behar duela iruditzen zaigu. Gainera errepidearen gure bideraketa berriarekin palazaren izaera herrikoia handiagoa egingo da, herria eta kanpusaren arteko banaketa handiagoa eginez. Espazio publikoaren definizioa geroago azalduko dugu behe oineko atalean.
 Ibai ondoko plazari dagokionez ere definizio maila handiagoa eman diogu. Aurreko entregan bezela programa berdina izango da, herri eta kanpusarentzat  espazio ireki berria, bertan kontzertu jaialdi ekitaldi edo hitzaldi ezberdinak egin ahal izateko. Toki nahikoa dago eszenatoki bat muntatzeko eta bertan jende ugari bildu ahal izateko.



Behe oinaren banaketa proposamena
 Egoitza eta bizitegien behe oinak komunak izango dira, erabilera ezberdinak proposatzen dira bertan. Esan bezela bizitegi eraikinak erabiliko dituzten pertsonek erabiliko dute behe planta hau. Programa anitza egongo da behe planta honetan.  Mendebaldean taberna bat proposatzen da etxebizitza eraikinaren azpian. Taberna hau erabilerarik publikoena izango da, bertara edozein pertsona hurbildu daiteke.  U formako banaketa gunean erabilera komun ezberdinak egongo dira. Egongela handia, telegista gela, gimnasioa, bainuak, erakusketa gunea eta azkenik ikasketa gela gune handia. Ekialdeko distribuzio gunea areto nagusirako erreserbatuko da. Bertan hitzaldi  eta ekitaldi handiak gauzatuko dira.


Behe oineko espazio publikoari dagokionez aurreko entregan baino definizio gehiago eman diogu. Horretarako  ardatz sistema bat erabili dugu beti ere gure proiektuan jadanik existitzen diren relokadurak kontuan hartuz. Horrela espazio publikoan pabimentu ezberdinen jokoa proposatuko dugu. Gehienbat bedarra izango da indar gehiena hartuko  duene, lehen esan bezela, lorategigintza ikasleek bertan lanak egin dezaten. Bestalde espacio adokinatuak egongo dira ere. Urmael txkiki bat ere proposatu dugu  ete noski espazio osoa igarotzeko bideak pabimentu jarraiarekin.


Parking-a
Bigarren entrega honetan  parking bat proposatzen dugu ibai hondoko plaza gunearen azpian. Parkina publikoa izango litzateke eta kanpuseko erabiltzaile guztiek erabili ahalko zuten.

Hona hemen proiektua hobeto azaltzen duten ebaketa ezberdinak. Ondo ulertzen da ebaketa hauetan -4 kotako ezpazio publikoa daukan garrantzia. Gradak ere beheko espazio publikoarekin bat egiten dira.




Aurreko entregarekiko aldaketa handiena berdegunearen kokapena da lehen esan dugun bezela. Eraikin azpietan ez dugu berdegunerik proposatu argiztapenarekin arazorik ez egoteko.

Aurreentrega honetan ere bi bizitegi eraikinen distribuzioen hasierako aurrerapena egin dugu. Etxebizitza eraikinerako galeria sistema erabiliko dugu, gure ustez jendearen eralzioa handitzen delako. Horrela 1, 2 eta 3 logelako etxebizitzak egongo dira. Behe plantan komertzioak jarriko ditugu.

Egoitza eraikinari antolaketa simplea emango diogu, bizitegi modulua errepikatuz. Behe plantan erabilera publikoagoak egitea uste dugu egokiena

Beste bi eraikinei ere, unibertsitate eraikinei, hasierako distribuzio posiblea egin diegu behe plantan.

Orain ordenazioaren irudi batzuk espazio publiko berriarekin




Azkenik ordenazio maketaren argazki batzuk



sábado, 29 de octubre de 2011

Baionako kanpusean ordenazio proposamena: aurreentrega I

Errepideen azterketa Baionako hirigunean
Egungo egoera aztertu genuen hasieran. Hirigunearen errepideen antolaketa eraztun bidezkoa da Baionan. Gure kanpusa erdibituta gertzen da eraztun honen ondorioz, beraz, aldaketa proposatu genuen bertan.


Proposamena. Egungo kanpusak bateratasuna duenez, trabarik gabeko unitatea sortu nahian, errepidea alde batera eramatea proposatu dugu, irudian agertzen den modura. Horrela, gure helburua lortzeaz gain, kokapen horrekin Baionako hiriguneari ere erantzuna emateko, errepideaz bestaldeko plaza izango dugu.


Proiektuaren bideraketa
Gure proposamenaren forma, inguruak, erabilerak eta beste hainbat kontzeptuk mugatzen du.  Proiektuaren kokagunea zehaztua geratzen da, errepidearen aldaketa eta gainontzeko norabideetan muga diren eraikinen ondorioz.

Beraz behin kokagunea definitzean, norabide guztiak aztertzen dira, eta ardatz nagusiak definitzen dira. Erabilera bakoitzaren gunea finkatzen da, ardatzak definitu ondoren. Baita eraikia eta eraiki gabea zer den erabakitzen da, hurrengo pausuan. Beraz, behin ardatzak eta eraikia definitzean, proiektua bolumena hartzen joaten da.


Espazio publikoari garrantzia handia eman nahi genion hasieratik. Bagenekien, espazio publikoak presentzia handia hartzea nahi genuela. Beraz, proiektuan kota ezberdinak proposatzen dira, espazio publikoari behar bezala erantzuteko. Azalera handia lortzen da, erabilera garrantzitsuenarentzat, bertan ekintza ezberdinak burutu daitezen eta erabiltzaie bakoitzak bere egin dezan espazioa.

Perimetro osoan espazio honetarantz bideratzen gaituzten gradak sortu ditugu, jendea bertarantz bideratuz eta esertzeko guneak lortuz, ikasleek horrenbeste erabiltzen dituztenak. Espazio publikoa berdea izatea proposatzen da, batez ere, lorategigintzako ikasleek beraien lanak burutu ditzaten eta berdegune ederra eta zaindua mantendu dezaten.

Ibai ondoan ere gure proiektuaren forma jadanik bideratuta , plaza gune handia proposatzea egokia iruditu zaigu. Bertan espazio ireki publiko batean egin daitezkeen aktibitateak bultzatuko dira. Kontzertuak ekitaldiak hitzaldi irekiak….

Beraz, aukeraketa batzuen ondoren, gutxinaka gure proposamena forma hartzen joan da:

Oin orokorra


Behe oina


Ebaketak
Ebaketetan argi ikusten da gure proiektuaren izaera. Bi kota ezberdinak espacio publikoan. Eraikinak 0 kotatik jaiotzen dira.



Azkenik hona hemen proiektuaren irudi orokor batzuk:





miércoles, 25 de mayo de 2011

hegazti migratzaileen ikerketa zentrua islan

Proiektuaren azalpena hasteko, aurreko entrega gogoratu behar dugu. Aurrekoan islaren identitate faltaz ohartu ginen eta hori aldatzeko zer egin pentsatzen jardun genuen.  Identitate gabeko auzo honetan ez zuen pena merezi baserri  eta biztanleen arteko elkarlan bat proposatzea,  ez luke inolako zentzurik izango. Gure ustez  proiektua beste izaera bat eduki beharko luke, isla auzoa gai konkretu batean erreferentzi bihurtzea hain zuzen.

Azterketa ezberdinak egin ondoren, kokapen eta biodibertsitate izugarria dela eta hegazti migratazileekin zerikusia zuen proiektua egitea proposatu dugu, islako hegazti migratzaileen ikerketa zentroa hain zuzen.
Aurreko entregan jadanik proposatu genuen  proiektuak edukiko zuen programa zehatza. Bi zatitan banatuta egongo zen proiektua. Alde batetik eraikin nagusia ( ikerketa zentroa bera) egongo da, bestetik isla inguruko ibilbideak egongo dira. Bi zatiak beti hegaztiekin zerikusia edukiko dute.

Ibilbidea, isla zentrotik hasten da, eraikin nagusiaren parking berritik hain zuzen. Bertatik marismetara  jaistea proposatzen da,  ondoren berriro ere  isla goikaldera itzultzeko. 
 Ibilbidean zehar puntu estrategiko ezberdinak proposatu ditugu.  Informazio panelak egongo dira ibilbide guztian zehar.  Begiratokiak proposatu ditugu ere, hegaztiak behatu ahal izateko. Azkenik lasai egoteko tokiak egongo dira , isla inguruko  paisaiaz gozatu ahal izateko.


Proiektuaren eraikin nagusia, islako erdigunean proposatu dugu. Presentzia gehien duen partzela aukeratu dugu noski. Bertan herrirako plaza gune berri bat proposatu dugu, herritarrak bertara joateko. Horrekin batera taberna txiki bat  eta  gune estali bat egun euritsuetarako.  Eraikin guztia beste eraikin txiki batzuez osaturik dago. “kubotxoak” bata bestearen ondoan jarriz sortzen dugun eraikina da.  Eraikin organiko bat bezela ulertu dezakegu. Blokeak  hormigoi zurizkoak izango dira. Bi isurialdeko estalkidunak. Altuera eta inklinazio ezberdinekin jolastu dugu blokeak ezberdina izateko. 

 Aipaturako  bi eraikin publikoak eraikitzeko, partzela horretan zegoen baserri zaharraren harriak erabili ditugu, horrela gune publikoa eta ikerketa zentroa bera errez ezberdintzen da. Ikerketa zentrora  espazio publikoa zeharkatuz helduko gara. 

Hona hemen eraikinaren erabilera eskema


 Eraikina blokez osaturik dago ere. Bloke ezberdin hauetan erabilera ezberdinak egongo dira ikerketa zentroa osatuz. Sartu bezain  pronto harrera gunea edukiko dugu. Gune hau gune diafano bezela ulertu behar dugu, proiektuaren banatzaile izango dena. Bertatik zentroaren gune ezberdinetara helduko gara.  Administrazio gunea sarreraren ondoan edukiko dugu, zentroaren zuzendaritza bertan egongo da.  Harreratik beste hiru bide irtengo dira. Jantokira, zientzilarien gunera eta ikasleen gunera. Jantokia bi blokez osaturik dago. Bertan zentroko pertsona guztiek jateko aukera edukiko dute, bai ikasle, zientzilari, langile eta turistak.
Zientzilarien gunea  4 blokez osaturik dago. Horietako bi, logelak izango dira. Logela indibidualak izango dira, bakoitza bere bainuarekin. Beste bloke batek, laborategi funtzioa izango du eta azkenak hegaztien sendategi funtzioa.
Hirugarren gunea ikasleen gunea izango da. Normalean negu garaian egongo dira, udan turistak egoteko aukera egongo da.  3 blokez osaturik egongo da. Lehena logela gunea izango da, bi logela egongo dira, literekin. Bigarren blokea komunena izango da. Azken blokea, ikasketa tailerrak izango dira, ikasleak bertan  hegazti migratazaileei buruzko guztia ikasi ahal izateko.

Eraikuntzari dagokionez lehen aipatu bezela, hormigoizko blokez osatua dago proiektua.  Egitura guztia hormigoizko kargahormetan oinarritua dago. Hormigoizko pareta bikoitzeko sistema erabiliko dugu. Sistema honek barnetik eta kanpotik hormigoi ikusia agertzea ahalbidetzen du. Hormigoizko bi pareta aurrefabrikatuz osaturik dago sistema hau. Bi pareta hauen tartean  in-situ botako da hormigoia. Tarte honetan ere isolamendu termikoa jarriko dugu hormigoia bota aurretik.
 Hemen daukazue bloke baten ebaketa zehetua:
Proiektuan orokorrean 3 material erabiliko ditugu. Hormigoia, eraikin guztian erabiliko duguna, harria, bi eraikin publikoetan erabiliko duguna eta azkenik egurra, espazio publikoaren lurrean erabiliko duguna.

Hona hemen eraikin publikoko eraikin baten detailea. Harrizko horma dauka eta hormigoizko estalkia:

Hemen dauzkazue proiektuaren altxaera ezberdinak:




Hauek ebaketa esanguratsu batzuk:



Azkenik proiektuaren irudia:

martes, 19 de abril de 2011

isla_programa zehatza


Aurreko azterketan argi geratu zitzaugun ISLA auzuneak zerikusi gutxi duela, gaur egun, euskal nekazal gune batekin. Denborarekin eraldaketa asko jazo ditu baserri multzoak, nekazaritza eta abeltzantza mundutik baztertuz eta batez ere, baserri tradizionalaren arkitektura guztiz eraldatuz. Baserritarren oinordekotza hiritarren eskuan geratu denetik gertatzen hari dira aldaketa hauek, ISLA auzoa, identitatea galdu duen auzune batean bilakatuz.
Gure proposamena ez da izango iraganera bueltatzea, izan ere, auzoaren eraldaketa arrazoiak errespetatzea garrantzitsua iruditzen zaigu. Beraz, auzoan bizitza sortu eta bizilagunen arteko erlazioa bultzatzea helburutzat hartuz, PROGRAMA ezberdin baten bila ibili gara, auzoaren etorkizuneko izaera berria zehaztuko duena.
Ekintza esanguratsu baten faltan, KOKAPEN NATURALA izan da bidea argitu digun auzoaren ezaugarria. Kokapen estrategiko horren ondorioz, programaren funtsa bertan aurkitu dugu. ISLA inguruetan urdaibaiko ibaiaren handipenak ezaugarritzen dute gure gunea, bertan biodibertsitatea nabarmena delarik. Inguruko MARISMA eta HEGAZTIen presentziak eragin handia du ISLAn, horretaz baliatuz, gure helburu guztiak betetzeko programa egokia dela iruditzen zaigu, beraz, HEGAZTI URPEKARIEN IKERKETA ZENTRUA.

Kokapen naturalaren azterketa burutu behar izan dugu, programaren aukeraketa zehatza egiteko. Hegazti urpekarien ikerketa ideia egokiena dela argi daukagu, ingurua oso aberatsa delako hegaztiei dagokielarik. Gainera, urdaibaiko inguru natural babestuaren inguruan informazioa biltzean, konturatu gara, 100 espezie ezberdin baino gehiago biltzen direla urdaibaiko inguruetan eta horien presentzia nabarmentzeko izendatuta dauden 10 ikuspuntuetatik bat dela gure ISLA inguruko gunea. Datu hauetatik abiatuz, argi geratu zitzaigun programa interesgarri batean murgilduak ginela, nekazal gune galduari bizitza eta elkartasun bat lortzeko bidean.


Hona hemen, aurkituriko zenbait hegazti urpekari espezie, beraien migrazio taulekin batera:
Taula honetan , argi antzematen da hegaztien ikerketa ideia aukeratzean programa dinamiko baten aurrean gaudela. Urteko garai ezberdinetan, hegaztien migrazioa dela eta guneko aktibitatea ezberdina da. Udako hilabeteetan, hegazti askok hegalari emango diote, tenperatura atseginagoetara bideratuz. Neguaz, berriz, hegaztien presentzia nagusiagoa izango da, espezie gehienak urdaibai izango dutelarik bizigune.

Beraz, urtearen sasoi ezberdinetan aktibitatea ezberdina izango da ISLAn. Udan, turismoa handiagoa deneko hilabeteetan, egoteko lekuek, begiratokiek, informazio guneek eta lotarako guneak presentzia handiagoa izango dute; neguan, ordea, ikerketa guneak (sendatokiak, formazio tailerrak, laborategiak…) indar handiagoa lortzen duelarik.





programaren eskema orokorra
programako erabileren kokapen posiblea

begiratoki eredua
informazio panel guneen eredua

 egonleku eredua