Errepideen azterketa Baionako hirigunean
Egungo egoera aztertu genuen hasieran. Hirigunearen errepideen antolaketa eraztun bidezkoa da Baionan. Gure kanpusa erdibituta gertzen da eraztun honen ondorioz, beraz, aldaketa proposatu genuen bertan.
Proposamena. Egungo kanpusak bateratasuna duenez, trabarik gabeko unitatea sortu nahian, errepidea alde batera eramatea proposatu dugu, irudian agertzen den modura. Horrela, gure helburua lortzeaz gain, kokapen horrekin Baionako hiriguneari ere erantzuna emateko, errepideaz bestaldeko plaza izango dugu.
Proiektuaren bideraketa
Gure proposamenaren forma, inguruak, erabilerak eta beste hainbat kontzeptuk mugatzen du. Proiektuaren kokagunea zehaztua geratzen da, errepidearen aldaketa eta gainontzeko norabideetan muga diren eraikinen ondorioz.
Beraz behin kokagunea definitzean, norabide guztiak aztertzen dira, eta ardatz nagusiak definitzen dira. Erabilera bakoitzaren gunea finkatzen da, ardatzak definitu ondoren. Baita eraikia eta eraiki gabea zer den erabakitzen da, hurrengo pausuan. Beraz, behin ardatzak eta eraikia definitzean, proiektua bolumena hartzen joaten da.
Espazio publikoari garrantzia handia eman nahi genion hasieratik. Bagenekien, espazio publikoak presentzia handia hartzea nahi genuela. Beraz, proiektuan kota ezberdinak proposatzen dira, espazio publikoari behar bezala erantzuteko. Azalera handia lortzen da, erabilera garrantzitsuenarentzat, bertan ekintza ezberdinak burutu daitezen eta erabiltzaie bakoitzak bere egin dezan espazioa.
Perimetro osoan espazio honetarantz bideratzen gaituzten gradak sortu ditugu, jendea bertarantz bideratuz eta esertzeko guneak lortuz, ikasleek horrenbeste erabiltzen dituztenak. Espazio publikoa berdea izatea proposatzen da, batez ere, lorategigintzako ikasleek beraien lanak burutu ditzaten eta berdegune ederra eta zaindua mantendu dezaten.
Ibai ondoan ere gure proiektuaren forma jadanik bideratuta , plaza gune handia proposatzea egokia iruditu zaigu. Bertan espazio ireki publiko batean egin daitezkeen aktibitateak bultzatuko dira. Kontzertuak ekitaldiak hitzaldi irekiak….
Beraz, aukeraketa batzuen ondoren, gutxinaka gure proposamena forma hartzen joan da:
Oin orokorra
Behe oina
Ebaketak
Ebaketetan argi ikusten da gure proiektuaren izaera. Bi kota ezberdinak espacio publikoan. Eraikinak 0 kotatik jaiotzen dira.
Azkenik hona hemen proiektuaren irudi orokor batzuk:
No hay comentarios:
Publicar un comentario