jueves, 10 de marzo de 2011

Ereñoko harrobiaren berreskurapena

Ereñoko harrobiaren berreskurapena lortzeko bidean, harrobia bera ahalik eta gutxien ukitzean saiatzen da proiektua. Proiektua pasarela ibilbide batean oinarritzen da, harrobiko puntu esanguratsuenetatik igarotzen dena. Gaur egun harrobiaren kanpoaldetik ibilbide bat dago, proiektuaren ibilbidea harrobiaren erditik planteatzen da.

Harrobira etorkizuneko parking gunetik heltzerakoan lehenengo plataforma nagusira helduko gara. Lehen plataforma hori egokia da jende dentsitate handia sartzeko. Proiektuan ekitaldietarako egokituko da plataforma hau, eszenatoki tenporala instalatuz behar denean.
Harrobiaren erdialdean 4 plataforma txiki daude eskalonaturik. Proiektuan behin betiko aisialdirako gune moduan ulertuko dira.  Proiektuaren ibilbideak geldiune ezberdinak izango ditu plataforma hauetan.  Ibilbidearen amaiera bigarren plataforma nagusia izango da. Gune honek, lehenengo plataformaren trataera berbera izango du. Jende asko biltzeko gunea izango da. Azken plataforma honek  eszenatoki naturala dauka.
Proiektuaren ibilbidea zig zag forman oinarrituko da.  Puntu ezberdinetan eutsita egongo da zutabeen bitartez. Harriarekiko harremana tangentziala izango da, pasarela osoak puntualki bakarrik ukituko ditu harrizko plataformak.

Egiturari dagokionez zertxa sisteman oinarriturik dagoela esan dezakegu. Pasarela osoa altzairuzko zertxa batez osatua dago. HEB perfilez osatua egongo da. Itxitura material ezberdinez  gauzatuko da. Pasarelaren kanpoaldea altzairu zulatuzko plakaz estalia izango da eta barnealdea eta zorua egurrez estalia egongo da. Pasarela barnea fluroreszenteen bidez argiztatua izango da. Detaileetan errez ulertu daiteke egituraren funtzionamendua.



Proiektuan 4 eraikin proposatzen dira. Lehena nagusia, pasarela ibilbidearen hasieran egongo da. Taberna jatetxe eraikina da nagusia. Urte osoan erabiliko den taberna izango da, harrobiaren interesa handitu dadin. Taberna bigarren plataforma naturalean dago, plataforma hori erabiliko da jatetxearen terraza moduan.
Bigarren eraikina pasarelaren azpian dagoen bainugela izango da. Erdiko plataformetan dagoen jendeak bainu hau erabiltzeko aukera izango du.

Pasarelaren punturik altuenean informazio eraikina dago. Bertan ibilbidea ostazen dute pertsonentzat informazioa egongo da. Harrobiaren historia erakutsiko da, eta noski ekitaldi guztiei buruzko informazioa eman ere.
Laugarren eraikina biltegi nagusia izango da. Bigarren ekitaldi gunean kokaturik egongo da eta bertan ekitaldiak amaitzean, elementu guztiak gordetzeko balioko du (eszenatokiko elementuak, jesarlekuak…).

Hemen daude proiektuaren ebaketak, argi uzten dutenak pasarelaren izaera. Guztietan zig zag elementua ongi ulertzen da.



Azkenik irudi hau, proiektuaren helburua ongi erakusten duena.