Aurreko azterketan argi geratu zitzaugun ISLA auzuneak zerikusi gutxi duela, gaur egun, euskal nekazal gune batekin. Denborarekin eraldaketa asko jazo ditu baserri multzoak, nekazaritza eta abeltzantza mundutik baztertuz eta batez ere, baserri tradizionalaren arkitektura guztiz eraldatuz. Baserritarren oinordekotza hiritarren eskuan geratu denetik gertatzen hari dira aldaketa hauek, ISLA auzoa, identitatea galdu duen auzune batean bilakatuz.
Gure proposamena ez da izango iraganera bueltatzea, izan ere, auzoaren eraldaketa arrazoiak errespetatzea garrantzitsua iruditzen zaigu. Beraz, auzoan bizitza sortu eta bizilagunen arteko erlazioa bultzatzea helburutzat hartuz, PROGRAMA ezberdin baten bila ibili gara, auzoaren etorkizuneko izaera berria zehaztuko duena.
Ekintza esanguratsu baten faltan, KOKAPEN NATURALA izan da bidea argitu digun auzoaren ezaugarria. Kokapen estrategiko horren ondorioz, programaren funtsa bertan aurkitu dugu. ISLA inguruetan urdaibaiko ibaiaren handipenak ezaugarritzen dute gure gunea, bertan biodibertsitatea nabarmena delarik. Inguruko MARISMA eta HEGAZTIen presentziak eragin handia du ISLAn, horretaz baliatuz, gure helburu guztiak betetzeko programa egokia dela iruditzen zaigu, beraz, HEGAZTI URPEKARIEN IKERKETA ZENTRUA.
Kokapen naturalaren azterketa burutu behar izan dugu, programaren aukeraketa zehatza egiteko. Hegazti urpekarien ikerketa ideia egokiena dela argi daukagu, ingurua oso aberatsa delako hegaztiei dagokielarik. Gainera, urdaibaiko inguru natural babestuaren inguruan informazioa biltzean, konturatu gara, 100 espezie ezberdin baino gehiago biltzen direla urdaibaiko inguruetan eta horien presentzia nabarmentzeko izendatuta dauden 10 ikuspuntuetatik bat dela gure ISLA inguruko gunea. Datu hauetatik abiatuz, argi geratu zitzaigun programa interesgarri batean murgilduak ginela, nekazal gune galduari bizitza eta elkartasun bat lortzeko bidean.
Hona hemen, aurkituriko zenbait hegazti urpekari espezie, beraien migrazio taulekin batera:
Taula honetan , argi antzematen da hegaztien ikerketa ideia aukeratzean programa dinamiko baten aurrean gaudela. Urteko garai ezberdinetan, hegaztien migrazioa dela eta guneko aktibitatea ezberdina da. Udako hilabeteetan, hegazti askok hegalari emango diote, tenperatura atseginagoetara bideratuz. Neguaz, berriz, hegaztien presentzia nagusiagoa izango da, espezie gehienak urdaibai izango dutelarik bizigune.
Beraz, urtearen sasoi ezberdinetan aktibitatea ezberdina izango da ISLAn. Udan, turismoa handiagoa deneko hilabeteetan, egoteko lekuek, begiratokiek, informazio guneek eta lotarako guneak presentzia handiagoa izango dute; neguan, ordea, ikerketa guneak (sendatokiak, formazio tailerrak, laborategiak…) indar handiagoa lortzen duelarik.
programaren eskema orokorra
programako erabileren kokapen posiblea
begiratoki eredua
informazio panel guneen eredua
egonleku eredua
No hay comentarios:
Publicar un comentario