Esan bezala ondo pasatzeko kurtsoa izatea espero dut, arkitekturaz gosatzekoa, benetan nik egin nahi ditudan gauzak egin eta horietaz disfrutatzekoa, proiektuen ikasgai hau betebehar soil bat baino gehiago dela sentituz.
Kurtso osoko proiektuak urdaibaien gauzatuko ditugu, inguru oso natural batean. Naturak garrantzi handia dauka arkitekturan, oso kontuan hartzeko elementua delarik. Kurtso honetan nik proposatutako arkitektura naturan eta paisaian egoki integratzen ikastea espero dut, edo gutxienez ahalik eta egokien!!
Honetaz gain proiektuak taldean egiteko ideia oso interesgarria iruditzen zait. Aurreko kurtsoko hasieran taldean lan egiteko saiakera bat egin zen. Egia esan ez zen ondo irten eta berehala bakarka jarri gintuzten. Arkitekturan talde lana oso garrantzitsua da eta etorkizunean eguneroko gauza izango dugu, ondorioz kurtso honetan taldean proiektatzen ikastea espero dut.