miércoles, 25 de mayo de 2011

hegazti migratzaileen ikerketa zentrua islan

Proiektuaren azalpena hasteko, aurreko entrega gogoratu behar dugu. Aurrekoan islaren identitate faltaz ohartu ginen eta hori aldatzeko zer egin pentsatzen jardun genuen.  Identitate gabeko auzo honetan ez zuen pena merezi baserri  eta biztanleen arteko elkarlan bat proposatzea,  ez luke inolako zentzurik izango. Gure ustez  proiektua beste izaera bat eduki beharko luke, isla auzoa gai konkretu batean erreferentzi bihurtzea hain zuzen.

Azterketa ezberdinak egin ondoren, kokapen eta biodibertsitate izugarria dela eta hegazti migratazileekin zerikusia zuen proiektua egitea proposatu dugu, islako hegazti migratzaileen ikerketa zentroa hain zuzen.
Aurreko entregan jadanik proposatu genuen  proiektuak edukiko zuen programa zehatza. Bi zatitan banatuta egongo zen proiektua. Alde batetik eraikin nagusia ( ikerketa zentroa bera) egongo da, bestetik isla inguruko ibilbideak egongo dira. Bi zatiak beti hegaztiekin zerikusia edukiko dute.

Ibilbidea, isla zentrotik hasten da, eraikin nagusiaren parking berritik hain zuzen. Bertatik marismetara  jaistea proposatzen da,  ondoren berriro ere  isla goikaldera itzultzeko. 
 Ibilbidean zehar puntu estrategiko ezberdinak proposatu ditugu.  Informazio panelak egongo dira ibilbide guztian zehar.  Begiratokiak proposatu ditugu ere, hegaztiak behatu ahal izateko. Azkenik lasai egoteko tokiak egongo dira , isla inguruko  paisaiaz gozatu ahal izateko.


Proiektuaren eraikin nagusia, islako erdigunean proposatu dugu. Presentzia gehien duen partzela aukeratu dugu noski. Bertan herrirako plaza gune berri bat proposatu dugu, herritarrak bertara joateko. Horrekin batera taberna txiki bat  eta  gune estali bat egun euritsuetarako.  Eraikin guztia beste eraikin txiki batzuez osaturik dago. “kubotxoak” bata bestearen ondoan jarriz sortzen dugun eraikina da.  Eraikin organiko bat bezela ulertu dezakegu. Blokeak  hormigoi zurizkoak izango dira. Bi isurialdeko estalkidunak. Altuera eta inklinazio ezberdinekin jolastu dugu blokeak ezberdina izateko. 

 Aipaturako  bi eraikin publikoak eraikitzeko, partzela horretan zegoen baserri zaharraren harriak erabili ditugu, horrela gune publikoa eta ikerketa zentroa bera errez ezberdintzen da. Ikerketa zentrora  espazio publikoa zeharkatuz helduko gara. 

Hona hemen eraikinaren erabilera eskema


 Eraikina blokez osaturik dago ere. Bloke ezberdin hauetan erabilera ezberdinak egongo dira ikerketa zentroa osatuz. Sartu bezain  pronto harrera gunea edukiko dugu. Gune hau gune diafano bezela ulertu behar dugu, proiektuaren banatzaile izango dena. Bertatik zentroaren gune ezberdinetara helduko gara.  Administrazio gunea sarreraren ondoan edukiko dugu, zentroaren zuzendaritza bertan egongo da.  Harreratik beste hiru bide irtengo dira. Jantokira, zientzilarien gunera eta ikasleen gunera. Jantokia bi blokez osaturik dago. Bertan zentroko pertsona guztiek jateko aukera edukiko dute, bai ikasle, zientzilari, langile eta turistak.
Zientzilarien gunea  4 blokez osaturik dago. Horietako bi, logelak izango dira. Logela indibidualak izango dira, bakoitza bere bainuarekin. Beste bloke batek, laborategi funtzioa izango du eta azkenak hegaztien sendategi funtzioa.
Hirugarren gunea ikasleen gunea izango da. Normalean negu garaian egongo dira, udan turistak egoteko aukera egongo da.  3 blokez osaturik egongo da. Lehena logela gunea izango da, bi logela egongo dira, literekin. Bigarren blokea komunena izango da. Azken blokea, ikasketa tailerrak izango dira, ikasleak bertan  hegazti migratazaileei buruzko guztia ikasi ahal izateko.

Eraikuntzari dagokionez lehen aipatu bezela, hormigoizko blokez osatua dago proiektua.  Egitura guztia hormigoizko kargahormetan oinarritua dago. Hormigoizko pareta bikoitzeko sistema erabiliko dugu. Sistema honek barnetik eta kanpotik hormigoi ikusia agertzea ahalbidetzen du. Hormigoizko bi pareta aurrefabrikatuz osaturik dago sistema hau. Bi pareta hauen tartean  in-situ botako da hormigoia. Tarte honetan ere isolamendu termikoa jarriko dugu hormigoia bota aurretik.
 Hemen daukazue bloke baten ebaketa zehetua:
Proiektuan orokorrean 3 material erabiliko ditugu. Hormigoia, eraikin guztian erabiliko duguna, harria, bi eraikin publikoetan erabiliko duguna eta azkenik egurra, espazio publikoaren lurrean erabiliko duguna.

Hona hemen eraikin publikoko eraikin baten detailea. Harrizko horma dauka eta hormigoizko estalkia:

Hemen dauzkazue proiektuaren altxaera ezberdinak:




Hauek ebaketa esanguratsu batzuk:



Azkenik proiektuaren irudia: