miércoles, 25 de enero de 2012
lunes, 12 de diciembre de 2011
Baionako kanpusean ordenazio proposamena: etxebizitza eraikina garatzen
Hona hemen jadanik bakarka eginiko lehen entrega. Nire kasuan ordenazioko etxebizitza eraikina garatu dut.
martes, 29 de noviembre de 2011
Baionako kanpusean ordenazio proposamena: aurreentrega II
Oina
Ibai ondoko plazari dagokionez ere definizio maila handiagoa eman diogu. Aurreko entregan bezela programa berdina izango da, herri eta kanpusarentzat espazio ireki berria, bertan kontzertu jaialdi ekitaldi edo hitzaldi ezberdinak egin ahal izateko. Toki nahikoa dago eszenatoki bat muntatzeko eta bertan jende ugari bildu ahal izateko.
Behe oinaren banaketa proposamena
Behe oineko espazio publikoari dagokionez aurreko entregan baino definizio gehiago eman diogu. Horretarako ardatz sistema bat erabili dugu beti ere gure proiektuan jadanik existitzen diren relokadurak kontuan hartuz. Horrela espazio publikoan pabimentu ezberdinen jokoa proposatuko dugu. Gehienbat bedarra izango da indar gehiena hartuko duene, lehen esan bezela, lorategigintza ikasleek bertan lanak egin dezaten. Bestalde espacio adokinatuak egongo dira ere. Urmael txkiki bat ere proposatu dugu ete noski espazio osoa igarotzeko bideak pabimentu jarraiarekin.
Parking-a
Bigarren entrega honetan parking bat proposatzen dugu ibai hondoko plaza gunearen azpian. Parkina publikoa izango litzateke eta kanpuseko erabiltzaile guztiek erabili ahalko zuten.
Hona hemen proiektua hobeto azaltzen duten ebaketa ezberdinak. Ondo ulertzen da ebaketa hauetan -4 kotako ezpazio publikoa daukan garrantzia. Gradak ere beheko espazio publikoarekin bat egiten dira.
Aurreko entregarekiko aldaketa handiena berdegunearen kokapena da lehen esan dugun bezela. Eraikin azpietan ez dugu berdegunerik proposatu argiztapenarekin arazorik ez egoteko.
Aurreentrega honetan ere bi bizitegi eraikinen distribuzioen hasierako aurrerapena egin dugu. Etxebizitza eraikinerako galeria sistema erabiliko dugu, gure ustez jendearen eralzioa handitzen delako. Horrela 1, 2 eta 3 logelako etxebizitzak egongo dira. Behe plantan komertzioak jarriko ditugu.
Egoitza eraikinari antolaketa simplea emango diogu, bizitegi modulua errepikatuz. Behe plantan erabilera publikoagoak egitea uste dugu egokiena
Beste bi eraikinei ere, unibertsitate eraikinei, hasierako distribuzio posiblea egin diegu behe plantan.
Orain ordenazioaren irudi batzuk espazio publiko berriarekin
Azkenik ordenazio maketaren argazki batzuk
sábado, 12 de noviembre de 2011
sábado, 29 de octubre de 2011
Baionako kanpusean ordenazio proposamena: aurreentrega I
Errepideen azterketa Baionako hirigunean
Egungo egoera aztertu genuen hasieran. Hirigunearen errepideen antolaketa eraztun bidezkoa da Baionan. Gure kanpusa erdibituta gertzen da eraztun honen ondorioz, beraz, aldaketa proposatu genuen bertan.
Proposamena. Egungo kanpusak bateratasuna duenez, trabarik gabeko unitatea sortu nahian, errepidea alde batera eramatea proposatu dugu, irudian agertzen den modura. Horrela, gure helburua lortzeaz gain, kokapen horrekin Baionako hiriguneari ere erantzuna emateko, errepideaz bestaldeko plaza izango dugu.
Proiektuaren bideraketa
Gure proposamenaren forma, inguruak, erabilerak eta beste hainbat kontzeptuk mugatzen du. Proiektuaren kokagunea zehaztua geratzen da, errepidearen aldaketa eta gainontzeko norabideetan muga diren eraikinen ondorioz.
Beraz behin kokagunea definitzean, norabide guztiak aztertzen dira, eta ardatz nagusiak definitzen dira. Erabilera bakoitzaren gunea finkatzen da, ardatzak definitu ondoren. Baita eraikia eta eraiki gabea zer den erabakitzen da, hurrengo pausuan. Beraz, behin ardatzak eta eraikia definitzean, proiektua bolumena hartzen joaten da.
Espazio publikoari garrantzia handia eman nahi genion hasieratik. Bagenekien, espazio publikoak presentzia handia hartzea nahi genuela. Beraz, proiektuan kota ezberdinak proposatzen dira, espazio publikoari behar bezala erantzuteko. Azalera handia lortzen da, erabilera garrantzitsuenarentzat, bertan ekintza ezberdinak burutu daitezen eta erabiltzaie bakoitzak bere egin dezan espazioa.
Perimetro osoan espazio honetarantz bideratzen gaituzten gradak sortu ditugu, jendea bertarantz bideratuz eta esertzeko guneak lortuz, ikasleek horrenbeste erabiltzen dituztenak. Espazio publikoa berdea izatea proposatzen da, batez ere, lorategigintzako ikasleek beraien lanak burutu ditzaten eta berdegune ederra eta zaindua mantendu dezaten.
Ibai ondoan ere gure proiektuaren forma jadanik bideratuta , plaza gune handia proposatzea egokia iruditu zaigu. Bertan espazio ireki publiko batean egin daitezkeen aktibitateak bultzatuko dira. Kontzertuak ekitaldiak hitzaldi irekiak….
Beraz, aukeraketa batzuen ondoren, gutxinaka gure proposamena forma hartzen joan da:
Oin orokorra
Behe oina
Ebaketak
Ebaketetan argi ikusten da gure proiektuaren izaera. Bi kota ezberdinak espacio publikoan. Eraikinak 0 kotatik jaiotzen dira.
Azkenik hona hemen proiektuaren irudi orokor batzuk:
jueves, 27 de octubre de 2011
martes, 27 de septiembre de 2011
Suscribirse a:
Entradas (Atom)